Edukira joan

Diomedes uharteak

Koordenatuak: 65°48′N 169°00′W / 65.8°N 169°W / 65.8; -169
Wikipedia, Entziklopedia askea
Diomedes uharteak

Diomedes uharteak: Diomedes txikia (ezkerrean) eta Diomedes handia (eskuinean)
Bertako izenaОстрова Диомида
Geografia
Azalera37 km²
Punturik garaiena505 m
Politika
Herrialdea Errusia  AEB
Gizartea
Biztanleria135

Diomedes uharteak (errusieraz: острова Диомидаtranslit.: ostrová Diomída), Gvozdev uharteak (errusieraz: острова Гвоздеваtranslit.: ostrová Gvozdjeva) ere deituak, Bering itsasartean kokatutako bi uharte harkaiztsu txiki dira. Batetik bestera 4 kilometro inguruko tartea dago, eta handik igarotzen da Errusia eta Amerikako Estatu Batuen arteko muga[1].

  • Uharte handienak, Diomedes handia (errusieraz: о́стров Ратма́нова, ostrov Ratmanova) edo Imaqliq deitua, 29 kilometro koadroko eremua du, eta bertan ez da inor bizi. Administratiboki Errusiako Txukotka Barruti Autonomoaren barnean dago.
  • Uharte txikienak, Diomedes txikia (ingelesez: Little Diomede) edo Ignaluk deitua, 7,3 kilometro koadroko eremua du eta 2011n 135 biztanle zituen. Administratiboki Alaskako (AEB) Nome errolda eskualdearen barnean dago.

Bering itsasartean zehar itsastatu zuen lehenbiziko europarra Semion Dezhniov, errusiar esploratzailea, izan zen, 1648an. Hark eman zuen bi uharte hauei buruzko lehen berria[2].

Bestalde bi uharteen artean Nazioarteko egun aldaketa lerroa ere igarotzen da, horrek bi uharteak eguzki denbora berdinean egon arren, Diomedes txikia eta handiaren artean ia egun bateko denbora diferentzia egotea ahalbideratzen du, neguan 21 orduko diferentzia eta udan 20 ordukoa. Adibidez, neguan Diomedes txikian larunbateko goizeko 9:00ak diren artean Diomedes handian igandeko goizeko 6:00ak dira. Horregatik uharteek batzutan Biharko uhartea (Diomedes handia) eta Atzoko uhartea (Diomedes txikia) izenez ere ezagunak dira.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Diomede Islands[Betiko hautsitako esteka] Global.britannica.com
  2. About Semyon Dezhnev, moscow-chukotka.com

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]